XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ITZA

Udalerria, honako herriez dago eratua: Aginaga, Aldaba, Aldatz, Aritz, Atondo, Zia, Eriza (hiriburuarena egiten duena), Larunbe, Lete, Otxobi, Sarasa, Sarasate eta Zuasti.

Erize nukleoan 485 metrotako altuera erdiesten da eta Otxobi herrixkak erliebean oso ezberdinduriko bi zona bereizten ditu.

Hego-zonaldea laua nagusiki, non, Iruñeko Arroko karakteristikak nabarmenki ageri diren; lurzoru tuparritsuak, landaredia submediterraniarra, zitu-nekazaritza, tenperatura beroak udan eta hotzak neguan.

Eta ipar-zonaldea, non, lurra, udalerriko gailur garaienak sortuz (Bizkai, 823 metro, Mendi, 705 metro, Trinitate, 1088 metro, San Markos 777 metro eta San Gregorio, 970 metro) gorabeheratzen hasten den.

Hidrografi-sareak ez du erreka haundirik erakusten, udal-dermiotik kanpo Arakil errekan isurtzen duten errekasto sail bat besterik baizik.

Iparraldeko zonalde honek, Nafar hezearekin berdintsuak diren baldintza klimatikoak erakusten ditu (erauntsi-kopuru haundiagoa, belar-soro gehiago, artadiak, landaredia subatlantikoa, etabar).

Nekazaritza, zituari emana da bereiziki, garia eta garagarraren laborea nabarmenduz.

Udalerriaren hegoaldeko klima-baldintzek mahatsondoaren laborea laguntzen dute, artoarena hain mesedetua ez den bitartean.

Abeltzantzak, berriz, iparraldean hartzen du nolabaiteko inportantzia, non, belagi eta pentze soroak ugari izan, eta neurri haundi batetan haragi eta esnerako hazten diren ardi eta behi-aziendataldeentzat destinatzen diren.

Industri-sektorea oso gutxi garatua dago, elikadura, egurgintza, metalgintza eta eraikuntzarako materialen fabrikazioa, beira eta keramika industrian arituz.

Hirugarren arloko zerbitzuak Iruñean hornitzen dira, Itza Nafarroako hiriburutik oso hurbil bait dago.

Orain Atondo dagoen lekutik (Atha ondoco, Athaondo, Plinio-ren arabera) Galias-etik Espainiarako sarbidea ematen zen bide erromatar bat pasatzen zen, bertan honen aztarna garbiak agertu direlarik.

Itza-ri dagokionez, herri honetako petxa 1501. urtean Juan de Vidaurreta-k Larraya Jauregiaren jabe zen García de Larraya-ri Juana de Vidaurreta, aipatutako Juan-en arrebaren senarra eman ziola jakin badakigu.

Yarte basetxea dagoen tokiak aintzinako jauregietxe bat dauka.

Lekuak fraide-leku izana nabari arazten du, eta, izan ere, bere askotariko jabetzen artean Iratxe-ko monastegi aberatsaren jabego izana zen.

ANTSOAIN

30,64 kilometro karratuko luze-zabalera eta 454 metrotako garaiarekin, udalerria, Aizoaintz, Antsoain, Añezkar, Bailarrain, Berrioplano (hiriburua), Berriozar, Berriosuso, Elkarte, Larrrageta, Loza eta Oteiza herrixkek eratzen dute.

Lurzorua, lur lauek eratzen dituzten tuparri gris-urdinkarez (La Tufa izenaz ezagutuak) konposatua dago, lautada hauek, batzutan, Larrageta (658 metro) edo Salloandi (732 metro) bezalako irlatxo menditsuez etenak direlarik, euren materiale kisutsuek gogorragoak zona ideki eta lauek baino askoz ere erosio gutxiago jasan dutelarik.

Heze-idor trantsiziozko klima erakusten du, erauntsi erregular eta ugarirekin, udaparteko minimoa edukiz.

Landaredia, beraz, trantsiziozkoa da, pago eta haritzekin hozpeletan, eta landaredia submediterraniarra eguteretan (arteak eta arte-haritzak).

Nekazaritza zituei emana da nagusiki, laboratutako lur gehiengoa gariari eskeiniz, mahatsa eta artoa (luze-zabalera txikirekin) atzetik dituela, lekadun batzuk eta patatek osatuz labore laukia.

Abeltzantza, behi eta ardi-aziendan dago oinarritua, zeinengandiko produktuak neurri haundi batetan Iruñean merkaturatzen diren.

Industria da zalantzarik gabe iharduerarik nagusiena, industria-adar guztiak barne direlarik, eta hauen artean garrantzi haundiena metalgintzak dauka.